• español
  • euskera
  • inglés
+ 34 94 443 29 62
acceso clientes

Pribatuak

Grupo Planeta

Enpresa hau lehena da Espainiako eta Latinoamerikako argitalpenen merkatuan, eta literatur genero guztiak batzen dituzten ehun argitaletxez baino gehiagoz osatuta dago. Bere katalogoa 15.000 idazlek baino gehiagok osatzen dute, espainolek nahiz atzerritarrek, klasikoek zein garaikideek.

Planeta Argitaletxearen Argitalpen Orokorren sailaren tratamenduaren eta doitzearen hornitzaile historikoa da.

Wolters Kluwer España

Enpresa hau aurrena da, besteak beste,Herri Administrazioaren eta Lege- eta Kontu-Aholkularitzaren profesionalentzako argitalpen merkatuan eta informazio zerbitzu orokorretan.

Rali Wolters Kluwer España enpresaren hornitzaile ofizialetariko bat da, eta bere argitalpen funtsaren Orri Aldagarrietarako Aldaketak ekoizten ditu, eta merkaturatzen dituen Aldizkarien maketazioa ere egiten du.

Deustuko Unibertsitatea-Argitalpen Zerbitzua

Argitalpen Saila Jesusen Konpainiak 1886an sortu zuen Deustuko Unibertsitatearen argitalpenen arduraduna da, eta liburu zein aldizkari zientifikoak argitaratzea eta hedatzea du helburu.

Tuning Journal for Higher Education delakoaren maketatzeaz eta inprimatzeaz arduratzen da Rali, eta argitalpen sorta zabalaren ekoizpen grafikoan gero eta garrantzi handiagoa izan nahi du.

Iniciativas Ambientales

Enpresa honek ingurumenarekiko planak eta estrategiak diseinatzen ditu, ingurumenaren inguruko heziketaren aldeko kanpainak garatzen ditu eta mugikortasun jasangarria sustatzen du.

Rali Iniciativas Ambientales enpresaren aldizkarien, argitalpenen eta publizitate-kanpainen edukien diseinu grafikoaz eta erabileraz zein muntaketaz arduratzen da.

B+i Strategy

Estrategietarako eta Lehiakortasunerako aholkularitza-enpresa. Erakunde eta enpresei ezagutza ematen lan egiten du.

Ralik Estrategia Liburua delakoaren ekoizpenean laguntzen du, eta urteroko edizioaren maketazioa eta inprimatzea egiten ditu.

BigMat

Nazioarteko enpresa garrantzitsua, profesionalentzako eraikuntza materialak saldu eta banatzen dituena.

BigMat enpresak antolatutako “Arkitektura Nazioarteko Sariak” izenekoaren lehenengo ediziotik sortu zen inprimatutako argitalpenaren fotomekanika eta inprimatzea egin ditu Ralik.

Carroll & Brown Ltd

Londreseko argitaletxe independente honek kalitate handiko liburu irudiztatuak argitaratzen ditu, sukaldaritzaz, haurdunaldiaz, umetxoen zainketaz, eskulanez, osasuna eta ongizateaz.

Rali fotomekanika-zerbitzuen hornitzailea da, eta irudien erabileraz zein ukituaz gain, C&B argitaletxeak argitaratzen dituen bilduma askoren kalitate handiko kolore-probak sortzeaz ere arduratzen da.

Romana editorial

Argitaletxe honek Erromako Elizaren mezua eta katolikoen baloreak hedatzea du helburu.

Rali Romana argitaletxeak plazaratutako liburuen maketaziorako hornitzaile bakarra da.

Reed Business Information

Enpresa hau lehena da enpresentzako informazioaren horniduran eta negozio-aukerak sortzeko tresnen ekoizpenean.

RBIk Espainian argitaratzen dituen negozio-aldizkarien maketazioan parte hartzen du Ralik.

Viajes Eroski

Eroski Taldea kontsumo-kooperatibaren barruan dagoen bidaia-agentzia. Kooperatiba hau Espainian dauden banaketa-enpresa garrantzitsuenetarikoa da.

Ralik Eroski Bidaiak agentziaren aldizkarien eta katalogoen maketazioan parte hartzen du.

BBVA

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria nazioarteko talde aitzindaria da, 30 herrialdetan eta 50 milioi bezerorentzat bere finantza-zerbitzuak eskaintzen dituena.

Ralik BBVAren ekonomia-txostena eta finantza-aldizkari askoren maketazioa egin du.

Idom

Ingeniaritza, arkitektura eta aholkularitza lan-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa independentea.

Ralik antzinako Industria Ingeniaritza Katalogoaren ekoizpenean parte hartu du, eta bere Urtekariak eta Aldizkariak egiteko aukera handiak ditu.

Aurman

Zerbitzu Osoko Publizitate Agentzia, erabat independentea, inolako hedabiderekin edo iragarlerekin loturarik ez duena. Honek bere inpartzialitatea eta bere proposamenen objektibotasuna bermatzen ditu.

Rali Aurmanen ohiko hornitzailea da bere aurre-inprimatze zerbitzuetarako, eta gaur egun zailtasunak sortzen dituzten txinera edo errusiera bezalako hizkuntzetan idatzitako etxetresna elektriko txikien eskuliburuen maketazioaz arduratzen da bereziki.

Ekai diseño

Bilboko Publizitate Agentzia, bere sektorean erreferentea dena.

Rali goiburu-maketaegilea da Ekaik diseinatutako mota desberdinetako publizitate kanpainetan eta ekimen grafikoetan.

Sarbide

Enpresa hau CDak eta DVDak egitean, bikoiztean eta packaging prozesuan aditua da.

Ralik, Sarbidearekin lankidetzan, bikoiztuak izateko egoera onenetan jasotzen ez dituen dokumentuak berrikusten, tratatzen eta bihurtzen ditu.

Fundación Mapfre

Irabazi asmorik gabeko erakunde hau MAPFREk sortu zuen 1975ean, eta bere helburu nagusia herritarron eta gizartearen ongizatea sustatzea da.

Rali Colecciones Mapfre 1492 bildumaren fotokonposizioaren arduraduna da. Bilduma hau, Fundazioaren argitalpen-proiektu nagusia dena, 1492. urteko efemerideekin lotutako 250 liburuk baino gehiagok osatzen dute: Amerikaren aurkikuntza eta arabiarrek zein judutarrek Espainia uztea.

Fournier

Naipes Heraclio Fournier karten ekoizpenean mundo osoan erreferentea den konpainia da.

Enpresa nagusiak argitalpen gehien plazaratu dituen garaiko prestigiodun argitalpen askoren fotokonposizioaren arduraduna da. Anuario del F.C. Barcelona, Tarotari buruzko araudiak, umeentzako entziklopediak, Turismo Paradoreen Gidak eta Arkitekturazko aldizkariak bezalako lan desberdin eta konplexuak.

Babcock & Wilcox

Energia produktuen eta zerbitzuen nazioarteko hornitzaile nagusia.

Rali Babcock & Wilcox enpresaren dibisioen produktu-katalagoen aurre-inprimatzeaz arduratzen da.

Ica Bokförlag

Fikziozkoak ez diren liburuen argitaletxe nagusia Suedian, sukaldaritzaren, lorezaintzaren, etxe-abereen, artisautzaren, barnealdeen, psikologiaren eta osasunaren inguruko liburuetan espezializatua.

Rali kalitate handiko argitalpen irudiztatu batzuen layout delakoaren arduraduna da; argitalpen hauetan irudien tratamenduan eta ukituan egin dugun lana agerian dago.

Terra Lannoo

Holandako argitaletxe aipagarria, bereziki lorezaintzaren, haurdunaldien eta barnealdeen inguruko liburu irudiztatuetan espezializatua.

Ralik, Terra Lannoorekin lankidetzan, bere argitalpenen katalogoaren edizioaren kolore- tratamenduan eta maketazioan lan egin du.

Desclée Brouwer

Editorial familiar con más de seis décadas de dedicación a la edición y difusión de los valores humanos del humanismo cristiano, sin descuidar otros campos formativos y académicos.

Rali está orgulloso de haber colaborado en la fotocomposición de numerosas ediciones de su prestigiosa Biblia de Jerusalén.

Grupo Océano

Gaztelaniazko argitalpenen merkatu osoan konpainia nagusia.

Grupo Edebé

Hezkuntzarako edukietan espezialitatutako argitaletxea, urteetan izandako Don Bosco Argitaletxearen ondorengoa.

Grupo Everest

praktikoak eta erabilgarriak plazaratzen ditu argitaletxe honek, eta azken 50 urte baino gehiago hauetan, liburuen kultura zabaltzeko asmoa izan du.

Mota guztietako argitalpenen doitzean eta tratamenduan eta edukien eraketan argitaletxe garrantzitsuekin elkarlanean aritu da Rali, batez ere liburu tematikoak eta bildumarako liburuak edota aldizkari espezializatuak prestatzeko.

J&C Ediciones Médicas

Osasunaren zientzietako arlo desberdinetan espezializatuta dauden zientzia-edukiak sortu eta hedatzen ditu argitaletxe honek.

Rali medikuntzaren inguruko kartelen, liburuxken, programen, aldizkarien eta txostenen maketazioaren eta diseinuaren arduraduna da.

Erakundeak

Publications Office of the European Union

Europar Batasuneko Argitalpenen Bulegoa erakunde arteko bulegoa da, eta bere helburua Europako Erkidegoaren eta Europar Batasunaren erakundeen argitalpenen edizioa bermatzea da.

Rali Argitalpenen Bulegoaren hornitzaile grafiko espainiar bakarra da. 1996tik, Rali argitalpen askoren ekoizpen grafikoaren arduraduna da, elkarren segidako kontratu publiko batzuk direla eta.

European Monitoring Centre for Drugs and Drug Addiction

Drogen eta Toxikomanien Europako Behatokia Agentzia europar deszentralizatua da, Lisboan dago eta bere helburua Europako droga-menpekotasunaren eta drogen inguruko informazio fidagarria eta malgua batzea, aztertzea eta hedatzea da.

Rali Arte Grafikoen horniduraren kontratu-marko arauemailearen esleipenduna da, eta berak bakarrik egiten ditu ekoizpen lanak. Agentziak plazaratzen dituen aldizkarien, txostenen eta gainontzeko argitalpenen maketazioa eta inprimatzea ere egiten ditu.

European Agency for Safety and Health al Work

Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentzia (EU-OSHA) deszentralizatutako europar agentzia da, eta bere eginkizuna Europarako seguruagoa, osasuntsuagoa eta eraginkorragoa den lan-eremua lortzea da, eta horretarako, Europako lan-baldintzak hobetzeko beharrezkoa den lan-arriskuen prebentziorako kultura sustatu nahi du.

Rali Agentzia honen hornitzaile grafiko historikoa da. Urte askotan, Ralik agentziaren argitalpen guztien maketazioa egin du, eta bere Erakunde-identitatearen arduraduna da.

Office for Harmonization in the Internal Market

Barne Merkatua Harmonizatzeko Bulegoa (BMHB) sormena eta berrikuntza babesteko bi bide garrantzitsu kudeatzeko ardura duen Europar Batasunaren agentzia da: Europako Erkidegoaren ikurra eta erregistratutako Erkidegoaren marrazkia edo eredua.

Marka eta Patenteen Europako Agentziaren Komunikaziorako Unitatearen hornitzaile grafikoa den neurrian, Ralik sustapen-kanpainen (kartelak eta liburuxkak), memorien, txostenen eta katalogoen diseinuan eta maketazioan parte hartu du. Gainera, Rali esleipenduna izan da BMHBren Aldizkariaren tratamendu eta doitze eleaniztunerako.

European Commission

Europako Batzordea EBren organo betearazlea da, eta Europa osoaren interesak ordezkatzen ditu.

Rali lehiaketa publikoaren bidez Europako Batzordearen Zuzendaritza Nagusien argitalpenen diseinurako eta maketaziorako ohiko esleipenduna da: DG-RTD (Ikerkuntza eta Berrikuntza), DG-ENV (Ingurumena), DG-REGIO (Eskualdeko Politika) edo DG-ECHO (Giza-laguntza eta Babes Zibila).

Council of the European Union

Europar Batasuneko Kontseilua Europar Batasunaren Estatuen gobernuak ordezkatzen ditu eta euren Ministerioek legeak ezar ditzaten eta politikak koordina ditzaten egoitza ere bada.

Ralik Europar Batasuneko Kontseiluaren argitalpenen diseinuan eta maketazioan parte hartzen du.

Eurostat

Eurostat Europar Batasunaren Estatistika Bulegoa da, eta bere eginkizuna Europa mailan informazio estatistikoa eskaintzea da, herrialdeen eta eskualdeen artean konparaketa analisiak egin ahal izateko.

Rali zenbait urtetan Eurostaten kontratu markoen esleipenduna izan da, bere estatistika-argitalpenen katalogoa EBren hizkuntz ofizialetan egiteko, grafikoak eta taulak barne.

Bizkaiko Foru Aldundia-Aldundiko Inprimategia

Aldundiko Inprimategia Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren argitalpenaz eta Foru Aldundiaren paperak eta beste dokumentuak inprimatzeaz arduratzen den Lehendakaritza Zerbitzu Orokorreko Saila da.

Rali bederatzi urtez Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren Fotokonposizioaren esleipenduna (izan) da, eta bere muntaketan parte hartzeaz gain, bere erauzketa, karga eta balidazioa ere egiten ditu bezeroaren Intraneten.

Euskal Herriko Unibertsitatea- Argitalpen Zerbitzua

EHUko Argitalpen Zerbitzua mota guztietako euskarrietan orotariko edizio eta baterako edizioak programatzeko eta egiteko arduraduna da, material zientifikoa, teknikoa edota artistikoa hedatzeko.

Ralik urte anitzeko kontratuen esleipen jarraituak ditu, EHUko Errektoretzarako eta Argitalpen Zerbitzurako edukien erabileraren zein muntaketaren hornitzailea izateko.

Euskaltzaindia

Erakunde ofizial hau 1918an sortu zen, eta bere helburua euskararen gramatika arauak aztertzea eta proposatzea, bere erabilera sustatzea eta euskararen eskubideak zaintzea da.

Rali Euskaltzaindiaren Argitalpen-katalogoaren edizio gehienen maketazio eta inprimatze zerbitzuen arduraduna da.

Eusko Jaurlaritza-Argitalpen Zerbitzu Orokorra

Argitalpen-Zerbitzu Orokorra Eusko Jaurlaritzaren barne erakundea da eta EAEn interesa duten argitalpen inprimatu nahiz digital asko plazaratzeko ardura du.

Rali Argitalpen Zerbitzuaren hornitzaile homologatua da, eta azken 30 urteetan argitaratu diren hamaika edizioren tratamenduaren zein muntaketaren egilea da.

Emakunde

Euskal Autonomia Erkidegoaren bizitzaren arlo guztietan emakumezkoen eta ginonezkoen arteko benetako berdintasun eraginkorraren alde berdintasun-politikak sustatzeko ardura duen erakunde ofiziala da.

Ralik 20 urtez parte hartu du kanpaina grafiko askoren diseinuan, maketazioan zein inprimatzean, eta Urteko Txostena edota Emakume-elkarteen Gida bezain garrantzitsuak diren proiektuetan ere parte hartu du.

Bilboko Udala

Bilboko Udala Bilbo hiria gobernatzeko ardura duen erakundea da.

Rali Bilboko Udalaren Sail guztien sustapen-produktu askoren maketazioaren arduraduna da.

Eusko Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarra euskaldunon ordezkaritza-organo ofiziala da, lege-ahalmena du eta EAEren aurrekontuak onartzeko arduraduna da. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren ekimenak sustatu eta kontrolatu egiten ditu.

Rali Eusko Jaurlaritzaren ohiko hornitzaile grafikoa da, eta bere Araudiaren azken edizioaren arduraduna.

Eustat

Euskal Estatistika Erakundea Euskal Autonomia Erkidegoaren estatistika-informazio ofiziala batzeko, aztertzeko eta zabaltzeko ardura duen erakunde publikoa da. Era berean, ikerketa, garapen, prestakuntza eta metodologia-sustapen lanak egiten ditu, eta unibertsitateekin, Estatuko erakundeekin zein Eurostatekin ere lan egiten du.

Urte askotan Eustaten argitalpenen katalogoaren maketazioa berak bakarrik egin eta gero, gaur egun Ralik Lakuaren barruan egindako grafika-lanak osatzen ditu.

Osalan

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde administratibo autonomoa da, eta langileen osasunarekin lotutako jarduerak kudeatzeko, koordinatzeko eta sustatzeko ardura du.

Ralik OSALANek lan-arriskuen prebentzioaren eta lan-osasunaren inguruan plazaratutako argitalpen teknikoen eta eskuliburuen eraketan parte hartzen du.

EEE

Energiaren Euskal Erakundeak Eusko Jaurlaritzak zehaztutako politikekin bat datozen proiektuak eta ekimenak garatzeko ardura du: energia-iturrien dibertsifikazioa eta energia berriztagarrien sustapena.

Rali Energiaren Euskal Erakundearen Urteko Memoriaren itzulpenaz, diseinuaz, maketazioaz eta inprimatzeaz arduratzen da.

Lantik

Bizkaiko Foru Aldundiak partaidetutako Lantik elkarteak Foru Aldundia eta Bizkaiko udalak informazio-sistemez hornitzen ditu, eta gainera, hauen ustiaketaz ere arduratzen da.

Ralik egunero Lantiken VPN delakoan Bizkaiko Aldizkari Ofiziala erauzten, baliozkotzen eta kargatzen du, kontratista gisa edo Foru Aldundiaren zerbitzura dagoen lankide gisa.

AEBOE

Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Agentzia erakunde publikoa da, eta bere helburua legediaren eta ‘egunkari ofizialaren’ gainontzeko edukien publizitatearen zerbitzu publikoa betetzea da, eta baita Estatuko Administrazio Orokorraren inprimatzaile eta banatzaile nagusia izatea ere.

Rali AEBOEren argitalpenen fotokonposizioaren esleipenduna da, eta Diputatuen Kongresuaren Aldizkari Ofizialean argitaratutako edukien tratamenduan era aktiboan parte hartzen du.

CNMV

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala Espainiako balore merkatuak eta horietan parte hartzen duten guztien jarduera gainbegiratzeko eta ikuskatzeko erakunde arduraduna da.

Orain dela bost urte Ralik CNMVren aldizkako monografien argitalpenaren lehiaketa irabazi zuen. Harrezkero, Rali bere monografien, hiru hilabeteko aldizkarien, txosten teknikoen eta urteko txostenen eta dibulgaziozko liburuxken tratamenduaz eta muntaketaz arduratzen da.

CIS

Ikerketa Soziologikoen Gunea Lehendakaritza Ministerioari atxikitako erakunde autonomoa da, eta inkesten zein ikerketa kualitatiboen bidez, Espainiako gizartearen azterketarako eta ezagutzarako funtzioa garatzen du.

En 2014, Rali pretende consolidar su apuesta estratégica como proveedor de fotocomposición, revisión e impresión del CIS, tras la activa participando en los últimos números de las colecciones 'Cuadernos Metodológicos' y 'Clásicos Contemporáneos'.

IDAE

Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua Industria, Energia eta Turismo Ministerioari atxikitako erakundea da, eta bere ardura energia-eraginkortasuna hobetzen eta energia berriztagarriak garatzen laguntzea da.

2013an Ralik pozgarria den lankidetza hasi du IDEA erakundearekin, 2012ko Urteko Txostenaren edizio berriari esker, eta bereziki, IDEAk kudeatutako eta Eurostatek diruz lagundutako ingelesezko estatistika-gidaliburua berrikustean eta fotokonposizio-lanak egitean izan dugun esperientzia pizgarriari eta zorrotzari esker.

Barne Ministerioa

Barne Ministerioa Estatuaren saila da, eta bere ardura hiritarren segurtasuna, segurtasun pribatua eta bide-segurtasuna Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoetan, Zigor-erakundeetan eta atzerritartasunean zaintzea da.

Rali “Revista Seguridad y Ciudadanía” bildumaren eta Ministerioaren Ikerketa, Dokumentazio eta Argitalpen Arloaren Urtekari Estatistikoen edizioaren arduraduna da, eta gainera, hauteskunde-grafikoen inguruko eta Polizia Zientifikoaren egitasmo batzuen ekoizpenean parte hartu du.

INAP

Herri Administrazioaren Institutu Nazionala Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioari atxikitako erakunde autonomoa da, eta Administrazio Orokorraren kidego orokorren funtzionarioak aukeratzeko eta zuzendari publikoak trebatzeko ardura du.

Rali “Monografías” eta “ Estudios y Documentos” bildumen e-pub formatuko liburu elektronikoaren maketazioaren, berrikustearen (ortotipografikoa eta estiloaren ingurukoa) eta osatzearen hornitzaile nagusia da Institutuaren argitalpen-zerbitzurako.

Lehendakaritza Ministerioa

Lehendakaritza Ministerioa Estatuko ministerioa da, eta ondokoetan du ardura: garrantzi konstituzionaleko gaietan, Gobernuaren Lehendakaritzari emandako laguntzan, ministerioen arteko zein Gobernuaren informazio-politikaren koordinazioan, eta Gobernuaren Ordezkaritzek Autonomia Erkidegoekin dituzten harremanetan.

2013an Ralik Cadizen 2012ko azaroan egin zen Estatu eta Gobernu Buruen XXII. Iberoamerikar Gailurraren Erakundearen Txostenaren edizioa egin zuen, Ministerioaren Argitalpen, Dokumentazio eta Artxibo Zuzendaritza ordeak aginduta.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioa

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioa Estatuko ministerioa da eta elikaduraren, uraren, klima aldaketaren, ondasun naturalaren babesaren, landa garapenaren eta nekazaritzarako, abeltzaintzarako zein arrantzarako baliabideen inguruko gaietan Gobernuak duen politikaren proposamenean eta egikaritzean du ardura.

Rali Argitalpen Gunearen hornitzaile grafikoa da, eta beste proiektu batzuen artean, “Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente en España” memoriaren arduraduna da, Ministerioak egindako jardueren urteko bilduma dena.

Herriaren Defendatzailea

Herriaren Defendatzailea Gorte Nagusietako Goi-komisarioa da, eta herritarren oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak zaintzea du helburu, administrazio publikoen jardueraren gainbegiratzearen bidez.

Herriaren Defendatzailearen argitalpenen diseinu grafikorako eta inprimatzerako zerbitzuak ematearekin lotutako lehiaketa publikoen ohiko esleipenduna da Rali, baita txosten monografikoena eta urteko memoriena zein laburpenena ere.

Ineco

Ineco garraioan erreferentea den ingeniaritza eta aholkularitza orokorra da, eta irtenbide osoak eskaintzen ditu azpiegitura aeronautikoen, eta trenbide, errepide, hiri zein portuen azpiegituren garapenean.

Rali Eraikitako Abiadura Handiko Lineen Bide eta Plataforma Proiektuen dokumentazio teknikotik liburu elektronikoak sortzeko eta editatzeko esleipenduna izan da orain dela gutxi.

ICAC

Kontabilitate eta Kontu-Ikuskaritza Institutua Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari atxikitako erakunde autonomoa da, eta bere ardurak ditu kontabilitatean, kontabilitatearen inguruko planifikazioan eta normalizazioan eta ikuskaritza-jardueren kontrolean.

Ralik ICACen azken urteko Memorien eta Kontu-Ikuskaritzaren Araudiaren memoriaren edizio osoak egin ditu, edukien tratamendutik hasita, inprimatzearen zein azaleztatzearen ondoren, inprimatutako lanak eman arte.

CEPC

Ikerketa Politiko eta Konstituzionalen Gunea Lehendakaritza Ministerioari atxikitako erakundea da, eta bere eginkizuna Estatuko nahiz nazioarteko errealitate juridikoaren eta soziopolitikoaren analisia sustatzea da.

“Historia y Política” Aldizkariaren maketazioaren, berrikustearen (gainbegiratu ortotipografikoaren eta estiloaren), eta inprimatzearen ardura du Ralik, eta gainera, iberoamerikar munduaren Hiztegi politiko eta sozialaren edizioa bezalako proiektu berezietan parte hartu du.

CSN

Segurtasun Nuklearreko Kontseilua (CSN) Zuzenbide Publikoko entitatea da, Estatuko Administrazio Orokorretik kanpokoa, berezko nortasun juridikoa eta ondarea duena, eta segurtasun nuklearraren zein babes-erradiologikoaren inguruko gaietan ardura duena.

Rali CSNren argitalpen proiektu askoren grafika eta multimedia hornitzailea da, bai txosten teknikoenak eta araudienak bai liburuxkenak eta monografienak ere.

Justizia Ministerioa

Justizia Ministerioa antolamendu juridikoaren garapenerako Gobernuak duen politika prestatzeko eta betearazteko ardura duen saila da.

Rali Justizia Ministerioaren ohiko hornitzaile grafikoa da, eta argitalpen berezien maketazioan zein hauteskundeetarako ekimenen offset inprimatzean edota inprimatze digitalean bereziki kalitatezko erantzun arina eskaintzen du.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

Estatuko Administrazio Orokorraren Sail honek bere jardueretan ezargarria den Gobernuaren politika prestatzeko, zuzentzeko eta betearazteko ardura du. Kulturari dagokionez, beste eginkizun batzuen artean, Estatuko historia-ondarea, museoak, artxiboak, liburutegiak eta jabetza intelektuala sustatzeaz, babesteaz eta hedatzeaz arduratzen da; liburuak eta kultura sustatzeko ardura ere badu.

Rali Liburutegiak Koordinatzeko Zerbitzuaren (Liburutegi Publikoak) eta Ministerioaren unitate batzuen grafika-zerbitzuen eta multimediaren ohiko hornitzailea da, lehengo CNICE Sare Digitala eta gaur egungo Hezkuntza Teknologia eta Irakasleen Formakuntzarako Institutu Nazionala (ITE) barne.

IMSERSO

Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutua adinekoentzako eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako programen eta prestazioen kudeaketaz arduratzen den Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzailea da.

Ralik, Imsersorekin lankidetzan, antzinako argitalpenen edukien digitalizazioa eta tratamendua egiten du, eta bere Argitalpen eta Dokumentazio Zerbitzuak plazaratutako argitalpenen maketazioaz arduratzen da.

INE

Estatistikako Institutu Nazionala izaera administratiboa duen erakunde autonomoa da, berezko nortasun juridikoa eta ondarea duena. Estatistika-jarduera publikoan lan garrantzitsua betetzen du, batez ere hautesle-erroldak eta errolda demografikoak eratzean eta ekonomia- zein gizarte- adierazleak zehaztean.

Rali Espainiako Estatistika-urtekariaren argitalpenaren arduraduna da. Estatistikaren inguruko informazio orokorra ematen duen lan honek Estatuaren demografia-, gizarte- eta ekonomia-egoerari buruzko ezaugarririk nabarmenenak islatzen ditu.

INJUVE

La Fundación Internacional y para Iberoamérica de Administración y Políticas Públicas (FIIAPP) es una institución pública dedicada a la cooperación internacional, cuyos objetivo es la mejora del marco institucional de los países en los que trabaja.

"Cooperación y fortalecimiento institucional" es el proyecto piloto de un nuevo organismo público que descubre en Rali un servicio superior en el campo de la edición gráfica.

INJUVE

Gazteriaren Institutua erakunde publikoa da, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari atxikia, eta bere eginkizun nagusia gazteentzat onuragarriak diren jarduerak sustatzea da.

Ralik INJUVEren bilduma erako argitalpenen maketazioa egin du lehenengo aldiz, eta entregagaiak eskuragarriagoak bihurtu ditu.

AECID

Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia Espainiako Lankidetzaren kudeaketa-organo nagusia da, eta bere helburua pobreziaren aurka borrokatzea eta gizartearen garapen jasangarria sustatzea da.

Rali Jóvenes Arquitectos de España (JAE) lanaren fotokonposizioaz, fotomekanikaz eta inprimatzeaz arduratzen da. Argitalpen hau kalitate handikoa da, eta Europako hiri garrantzitsuetan egon zen erakusketa-ekimenaren protagonista da.

OAPEE

Europako Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoa (OAPEE) Erasmus+ programa berriak hezkuntzaren eta formakuntzaren arloan izan duen eragina aztertzeaz eta berau zein Etengabeko Ikaskuntza Programa (PAP) kudeatzeaz, zabaltzeaz eta sustatzeaz arduratzen den Agentzia Nazionala da.

Ralik, OAPEErekin lankidetzan, Europarako hezkuntza-eskuliburuen eta programen diseinua zein maketazioa egiten ditu.