• español
  • euskera
  • inglés
+ 34 94 443 29 62
acceso clientes

Diseinua

Rali argitalpen-diseinurako agentzia da.

Gure diseinatzaileak argitalpenen ekoizpena helburu duen diseinu grafikoaren arloan adituak dira, kartelen eta liburuxken bitarteko publizitate-kanpainetatik eta aldizkarietarako, memorietarako, txostenetarako, zein era guztietako liburuetarako azalen eta barneen proposamenetatik hasita, enpresen identitateak sortzeraino.

Horretarako, sormen-taldeak bezeroa ikertzen du, jomuga dugun eremua aztertzen du, globalak nahiz tokian tokikoak diren joeren eta moden berri dauka, eta enpresaren irudia zein jasotako argibideak (ereduak edo jarraibideak) zaintzen ditu. Gainera, beharrezkoa den argazki-materiala bilatzeko eta aukeratzeko aukera eskaintzen dugu. Eta ekoizpenaren gainontzeko prozesuan ere pentsatzen dugu, maketazio eta inprimatze lanak ez mugatzeko eta ez zailtzeko arreta jarriz.

Besterik adierazi ezean, Ralin gutxienez hiru proposamen desberdin sortzen ditugu, eta bezeroak berak zehaztuko du noiz den nahiko, edukia bilduko duen behin betiko proposamenaren ezinbesteko egonkortzearen ondoren.

Eskaneatzea eta OCR

Eskanerra datuak hartzen dituen periferikoa da, original fisiko batetik (gehienetan inprimatutako irudietatik) artxibo digitala lortzeko aukera ematen diguna, gero argitalpenen osaketan prozesatu eta sartu ahal izateko. Paperezko agirietatik editagarria den testua sortzeko ere balio du.

Ralin lauak nahiz zilindrikoak diren eskaner sistemak ditugu, bereizmen eta neurri handikoak, eta baita OCR (Karaktere-ezagutze Optikoa) gailuak ere, elikatze-erretiluak dituztenak eta kalteak dituzten edo antzinakoak diren testuak digitalizatzeko eta hiztegiak ezartzeko aukera ematen digutenak.

Gaur egun, erakunde, fundazio eta konpainia askok inprimatutako materialen funtsak digitalizatzea erabakitzen dute, espazioa eta mantentze-kostuak aurreztuz.

Kolorea

Tratex, gure eskumendeko fotomekanika 90eko hamarkadan eta 2000ko hasieran, izenekoarekin bidez kolorea tratatzeko lortutako nagusitasunaren ondoren, Ralik irudia kudeatzeko merkatuko baldintzarik onenak eskaintzen ditu. Kolorean aditu talde batek originalen egoera aztertzen du, eta bezeroaren jarraibideak nahiz edukien arteko behar bezalako oreka oinarritzat hartuta, dagokion tratamendua eta ukitua egiten du.

Gainera, Ralik AGFA Apogee X Proofer softwarea dauka, EPSON StylusPro 9880 irteera-euskarriari ezarria, koloreetako probak ekoizteko, bezeroarentzat irudi-lagina eta inprimategian bertan erreferentzia izango direnak. Prestigiodun erakunde internazionalek aintzat hartutako proben inprimatze-teknika da.

Maketazioa

Gure jardueraren muina da.

Hasteko, edukia lanerako formatura egokitzen dugu, gero maketak eta estilo-orriak sortzen ditugu, eta azkenik, argitalpenaren doitzea eta muntaketa egiten ditugu: Layout.

Adobe InDesign argitalpen-programa profesionala oinarrizko lan tresna da. 2003ko apirilean, Europar Batasunaren Luxenburgoko Argitalpen-bulegoaren Ekoizte Sailaren zerbitzura, Rali aitzindaria izan zen plataforma-aniztun software hau erabiltzen, Europan gero eta gehiago diren hizkuntza ofizialei ezargarria izango zen karaktereen kodifikazio bakarraren bilketa argitzen lagunduko zuena.

EBren argitalpen zerbitzuan nahiz Europako beste erakunde ofizialetan egin dugun ibilbideak egitasmo eleaniztunetan lan egiteko daukagun ahalmena bermatzen du, errusiera, arabiera eta txinera barne.

Bereizmen txikiko PDF formatuan lehenengo probak eman ondoren, Ralik egilearen aldaketak eta zuzenketa tipografikoak sartzen ditu, eta gero proba gehiago sortzen ditu, bezeroaren oniritzia lortu arte.

Zuzenketa

Irakurketarako eta zuzenketarako daukagun zerbitzuaren maila gorena da, Juan Manuel Gomezi esker. Tailerraren arduradun ohia da, elkartearen jabekidea eta 2008an erretiratua. Hizkuntzalaritzarako duen sortzezko gaitasunak, Arte Grafikoen lanbidean duen maisutasunarekin batera, haien produktuen kalitateaz kezkatzen diren bezeroak leialtzen lagundu digu.

Denbora pasa ahala, malgutasunarekin dugun psikosiaren emaitza, tailerrean zuen sentsibilitatea transmititzen saiatu gara, eta gaur egun ditugun babesle handienak Juan Manuel Gomez semea, Irantzu Iglesias (Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren arduraduna) eta Tailerraren Burua den Iñaki Delgado dira. Azken hau aprendiz sartu zen 70eko hamarkadaren hasieran.

Honen froga bezero publiko zein pribatu askorentzat egiten dugun zuzenketa zerbitzua da, hala nola, Herri Administrazioaren Institutu Nazionala (HAIN), Ikerketa Politiko eta Konstituzionalen Gunea (CEPC) eta Ikerketa Soziologikoen Gunea (CIS) Madrilen edo Deustuko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua. Hala ere, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean guk baino ez dugun egiten barne-berrikusketa, Foru Aldundiarekin daukagun hitzarmenaren barruan, gure aurkezpen-gutunik onena da.

Behin betiko dokumentuek gako diren edukietan oinarritutako barne-berrikusketa izaten dute beti: azaletan eta atariko orrialdeetan.

Liburu Elektronikoa

Liburu elektronikoa (e-book) deitzen diogu liburuaren bertsio digitalari, eta irakurgailua (e-reader) bera irakurtzeko tresnari.

Ralik merkatuan erabili ohi diren formatuetan eta mota guztietako gailu eramangarrietarako (smartphoneak, irakurgailuak eta tabletak) e-book izenekoak egiteko barne-zerbitzua eskaintzen du. Ralin informatika prozesua edukiak erabiltzeko berezkoa dugun sistemarekin osatzen dugu, gure profil grafikoari esker.

Kudeaketa osoa

Rali ez da ohiko konposizio-etxea.

Bezero asko aspalditik uzten dute gure gain ekoizpen prozesu osoa. Horretarako, konfiantzazkoak diren partners sare egonkorra osatu du, edukien sortzea eta itzultzea, inprimatzea eta azaleztatzea, eta multimedia-kopiatzea batzen dituena.

Proiektuaren izaeraren arabera (neurria, zehaztasun teknikoak edota epeak), Rali da hornitzaile batengana edo bestearengana jotzen duena, eta Rali da osorik betetzearen eta behin betiko kalitatearen erantzule.